E multzoa
Hegoafrika 2010: Danimarkak Kamerun etxera bidali du (1-2)
Erredakzioa
Danimarkarrek 1-2 irabazi diote Eto'oren Kamerungo selekzioari eta txapelketatik at utzi dituzte afrikarrak. Multzoko beste neurketan, Holandak Japonia mendean hartu du (1-0) Snejderren gol batekin.
Danimarkak Kamerun mendean hartu du (1-2). Emaitza honekin afrikarrek final-zortzirenetarako sailkatzeko aukera guztiak galdu dituzte.
Kamerundarrek abantaila hartu dute lehen zatiko hamargarren minutuan Eto''ok sartutako gol batekin, baina ondoren, Danimarka nagusi izan da. Europarrentzat ere, hil ala biziko neurketa zen.
Aukera guztiak galtzeko aukera horrek zeharo baldintzatu du neurketa. Honen ondorioz, partida erritmo bizikoa izan da eta ikuslearentzat oso erakargarria. Zentzu gehiagorekin jokatu duen taldeak lortu du garaipena, Danimarkak, alegia.
Rommedahli aukera gehiegi eman dio Kamerungo selekzioak eta Ajaxeko jokalaria behin eta berriz sartu da eskuin hegaletik, lehenengo gola oparituz Bertnderri eta bigarrena eginez.
Kamerun txapelketatik at da, eta Holandak, berriz, sailkapen matematikoa lortu du final-zortzirenetarako.
Fitxa teknikoa:
1- Kamerun: Souleymanou; Geremi, Nkoulou, Bassong (Idrissou, m.72), Assou-Ekotto; Mbia, A. Song, Enoh (Makoun, m.46); Emana, Eto''o, Webo (Aboukar, m.79).
2- Danimarka: Sorensen; Jacobsen, Kjaer, Agger, S. Poulsen; Rommedahl, C. Poulsen, Jorgensen (Jensen, m.46), Gronkjaer (Kahlenberg, m.67); Tomasson (Jacob Poulsen, m.87), Bendtner.
Golak: 1-0, m.10: Eto''o; 1-1, m.33: Bendtner; 1-2, m.61:
Rommedahl
Holandak garaipena lortu du Japoniaren aurka (1-0)
Wesley Sneijderrek bultzada nabarmena eman dio Holandari, eta talde europarra final-zortzirenetara hurbildu du, Japoniari sartutako golari esker. Danimarkak eta Kamerunek itxiko dute E multzoko bigarren jardunaldia (20:30ean).
Interreko erdilaria talde laranjaren motorra izan da, eta garaipenaren golaren egilea baita ere. Urrutitik egindako jaurtiketa batekin japoniarrek jarritako harresia behera botatzea lortu du.
Fitxa teknikoa:
1 - Holanda: Stekelenburg, Van der Wiel, Heitinga, Mathijsen, Gio Van Bronckhorst, Van Bommel, Sneijder (Afellay, m.82), Van der Vaart (Elia, m.72), De Jong, Kuyt eta Van Persie (Huntelaar, m.87).
0 - Japonia: Kawashima, Nagatomo, Nakazawa, Tulio Tanaka, Komano, Yuki Abe, Matsui (Nakamura, m.64), Hasebe (Okazaki, m.76), Endo, Okubo (Tamada, m.76) eta Honda.
Gola: 1-0, m.53: Sneijder