A Multzoa
Hegoafrika 2010: Uruguai eta Mexiko, final-zortzirenetan
Erredakzioa
Uruguaik Mexiko garaitu du (0-1, Luis Suarez) eta Frantziak ezin izan du Hegoafrika gainditu (1-2) eta azken bi hauek etxerako bidea hartu beharko dute.
Ez da ezustekorik izan A multzoko azken jardunaldian eta Uruguai (lehenengo) eta Mexiko (bigarren) final-zortzirenetarako sailkatu dira.
Uruguaik Mexiko garaitu du (0-1) Luis Suarezen gol batekin eta distira handiarekin lortu dute final-zortzireneterako sailkapena. Bi taldeei nahikoa zitzaien berdinketa hurrengo kanporaketarako txartela lortzeko, baina hala ere kementsu jardín dute garaipenaren bila. Mexikok Argentinaren aurka jokatu beharko du final-zortzirenetan.
A multzoko beste partidan, Hegoafrikak Frantziari irabazi dio (1-2). Afrikarrak 0-2 aurreratu dira eta partidaren zati handi batean sailkapena emango zien gol-festarekin amets egin dute. Azkenean, Maloudaren golak ametsa urrundu du. Frantziak gol bakarra sartuta esan dio agur Hegoafrikako Munduko Txapelketari.
Mexiko-Uruguai (0-1):
0-1
Luis Suarez Min 42
Frantzia-Hegoafrika (1-2):
0-1
Khumalo Min 20
0-2
Mphela Min 37
1-2
Malouda Min 70
Hamaikakoak:
Mexiko: Oscar Perez; Osorio, Rodriguez, Moreno, Salcido; Dos Santos, Márquez, Torrado, Guardado, Blanco eta Guille Franco.
Uruguai: Muslera; Maxi Pereira, Lugano, Victorino, Fucile, Diego Perez, Arevalo Rios, Alvaro Pereira; Luis Suarez, Forlan eta Cavani.
Epailea: Víktor Kassai (HUN).
Futbol-zelaia: Real Bafokeng
Ordua: 16:00
Hamaikakoak:
Frantzia: Lloris, Sagna, Gallas, Squillaci, Clichy, Gourcuff, Alou Diarra, Diaby, Gignac, Cisse eta Ribery.
Hegoafrika: Josephs, Masilela, Mokoena, Khumalo, Ngcongoa, Sibaya, Khuboni, Pienaar, Tshabalala, Mphela eta Parker.
Epailea: Oscar Ruiz (Kolonbia)
Futbol-zelaia: Free State Stadium (Bloemfontein)
Ordua: 16.00