B multzoa
Hegoafrika 2010: Hego Korea, final-zortzirenetan Argentinarekin batera
Erredakzioa
Asiarrek Nigeriarekin berdindu dute (2-2) eta final-zortzirenetarako txartela eskuratu dute. Argentinak 0-2 garaitu du Grezia eta hirutik hiru garaipen erdietsi dute.
Hego Koreak, Argentinak bigarren jardunaldian egin bezala, Hegoafrika 2010 Munduko Txapelketako final-zortzirenetako txartela lortu du B multzoan. Hegokorearrak bina berdindu dute Nigeriarekin. Argentinak, berriz, bere arte-lanarekin jarraitzen du eta hirugarren garaipena lortu du Greziari 0-2 irabazita. Demichelisek eta Martin Palermo handiak egin dituzte Maradona hautatzailearen taldearen golak.
Hego Koreak egindako lanaren saria jaso du. Asiarrek Nigeria eta Grezia baino joko hobea egin dute hiru jardunaldi hauetan. Gaurkoan, hala ere, ez dute lan erraza eduki Nigeriak garesti saldu baititu puntuak eta azken mintura arte saiatu da garaipenaren gola lortzen. Hego Koreak Uruguai izango du aurkari final-zortzirenetan.
Argentinak sailkapena aurreko jardunaldian lortu zuen, baina hirugarren garaipena lortzeko asmoarekin zelairatu da Greziaren aurkako neurketan. Maradonarenek ez dute lan erraza izan, baina bigarren zatian Demichelisek eta Palermok sartutako golek garaipena eman diote selekzio amerikarrari. Hirutik hiru.
Bereziki aipagarria da Martin Palermorena. Aurrelari argentinarrak 37 urterekin egin du debuta Munduko Txapelketa batean, eta nola gainera. Gola egin du Maradonaren konfiantza eskertuz. Ederra Palermorena!
GREZIA-ARGENTINA&' || 'nbsp;(0-2):
0-1
Demichelis Min 77
0-2
Palermo Min 89
NIGERIA-HEGO&' || 'nbsp;KOREA&' || 'nbsp;(2-2):
1-0
Uche Min 11
1-1
Lee Jung Soo Min 37
1-2
Chu Young Min 48
Yakubu Min 68