Itxi

D multzoa

Hegoafrika 2010: Alemaniak eta Ghanak txartela lortu dute

Erredakzioa

Australiak Serbia garaitu du (2-1) eta emaitzak kanpoan utzi ditu bi taldeak. Alemania lehenengo sailkatu da Ghanari irabazita (1-0). Afrikarrek ere final-zortzirenak jokatuko dituzte.

Alemaniak (lehenengo) eta Ghanak (bigarren) 2010eko Munduko Txapelketako final-zortzirenetako txartela lortu dute.

Multzoko partidetako batek bi sailkatuak jarri ditu nor baino nor gehiago. Alemaniak garaipena lortu du Ghanaren aurka Oezilek areaz kanpotik sartutako gol bati esker.

Ghanak, baina, sailkapena lortu du Serbiaren porrotari esker. Australiak ezustean harrapatu ditu serbiarrak eta "aussie"ek 2-1 irabazi dute neurketa.

Hala ere, garaipena ez da nahikoa izan eta australiarrak, eta baita serbiarrak, txapelketatik kanpo gelditu dira.

Ghana-Alemania (0-1):

0-1
Oezil Min 60

Australia-Serbia (2-1):

1-0
Cahill Min 69

2-0
Holman Min 73

2-1
Pantelic Min 84

Albisteak (3)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (5)