F multzoa
Italia Munduko Kopatik at geratu da Eslovakiaren aurka galduta (3-2)
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Paraguayk 0-0 berdindu du Zelanda Berriaren aurka eta multzoko lehen postuan sailkatu da final-zortzirenetara. Eslovakiak Italia kanporatu eta multzoko bigarren postuan geratu da.
Hegoafrikako Munduko Txapelketako ezusteko handienetako bat F multzoan eman da. Italia, munduko txapelduna txapelketatik at geratu da Eslovakiaren aurka 3-2 galdu ondoren. Paraguaik 0-0 berdindu du Zelanda Berriarekin eta F multzoko lider moduan sailkatu da final-zortzirenetara. Eslovakia da multzo honetako bigarren sailkatua.
Italiarren eta eslovakiarren arteko partida emozioz beteta egon da. Eslovakia aurreratu da 2-0 Vitteken bi golekin. Ondoren, Di Natalek 2-1ekoa egin du, baina 88. minutuan Eslovakiak 3-1ekoa sartu du. Bazirudien dena erabakita zegoela, baina Quagliarellak 3-2koa sartu zuen 92. minutuan eta emozioa azken unera arte egon zen. Italiak azken gol aukera izan zuen, baina ez zuen asmatu. Horrenbestez, Italia Munduko Kopatik at geratu da.
Eslovakia-Italia partidako fitxa teknikoa:
3 - Eslovakia: Mucha, Pekarik, Skrtel, Durica, Zabavnik, Strba (Kopunek, 87. min), Kukca, Stoch, Jendresik (Petras, 90+. min), Hamsik eta Vittek (Sestak, 90+. min).
2 - Italia: Marchetti, Zambrotta, Chiellini, Cannavaro, Criscito (Maggio, 46. min), Pepe, De Rossi, Montolivo (Pirlo, 55. min), Gatusso (Quagliarella, 46. min), Ianquinta eta Di Natale.
Golak: 1-0, m.25: Vittek. 2-0, m.73, Vittek. 2-1, m.81: Di Natale. 3-1, m.89: Kopunek. 3-2,m. 90+: Quagliarella.
Paraguay-Zelanda Berria partidako fitxa teknikoa:
0 - Paraguai: Justo Villar; Denis Caniza, Julio Caceres, Paulo Da Silva, Claudio Morel; Cristian Riveros, Víctor Caceres, Enrique Vera; Nelson Valdez (Edgar Benitez, 67. min), Roque Santa Cruz, Oscar Cardozo (Lucas Barrios, 66. min)
0- Zelanda Berria: Mark Paston; Winston Reid, Ryan Nelsen, Ivan Vicelich, Tommy Smith; Leo Bertos, Simon Elliot, Tony Lochhead; Rory Fallon (Chris Wood, 69. min), Chris Killen (Jeremy Brockie, 79. min) eta Shane Smeltz.