Itxi

Futbol iragarpenak

'Paul' olagarroaren sekretuak

E.L.

Erredakzioa

Emandako iragarpenetan huts bakarra egin du 'Paul'ek, eta kanpokoen kutxa aukeratu du beti aurresanetan. Espainia-Holanda finalaren iragarpena egingo du olagarroak ostiral honetan.

Futbol partidetan emandako iragarpenengatik ospetsua bihurtu da ''Paul'' olagarroa. Bere trebetasunak munduari bira eman dio eta gorrotoa zein lilura eragin ditu.

''Paul'' olagarroa duela bi urte jaio zen Ingalaterran eta gaur egun Oberhausengo akuarioan bizi da, Duesseldorfetik gertu (Alemania). PETA animalien eskubideen aldeko elkarteak Oberhausengo akuariotik Frantzia hegoaldeko itsas parke handi batera eraman nahi du ''Paul''.

Tanja Breining biologoaren arabera, ''Paul'' arriskuan dago, bizi den tokiak osasunari kalte egiten diolako.

Alemaniako taldeak parte hartzen duenean soilik egiten ditu iragarpenak olagarroak, eta dagoeneko webgune propioa du.

Etorkizuna igartzeko erabiltzen duen metodoa oso sinplea da: Bere zaintzaileek bi kutxa jartzen dizkiote, bat Alemaniako banderarekin eta beste bat aurkariarenarekin. Bi kutxatan janaria jarri eta moluskuak horietako bat aukeratzen du.

Orain arte emandako iragarpenetan huts bakarra egin du ''Paul''ek. Alemaniak Europako Kopa irabazi behar zuela iragarri zuen, baina Espainiak lortu zuen garaipena. Olagarroak kanpokoen kutxa aukeratu du beti aurresanetan. Dagoeneko ''Paul''en kamisetak merkaturatu dituzte.

Espainia-Holanda partidaren iragarpena

Espainia-Holanda finalaren iragarpena egingo du olagarroak ostiral honetan, eta baita Alemania-Uruguai norgehiagokarena ere.