Espainiako sei jokalari
Mundiala: Espainiako jokalariak dira FIFAko hamaikako onenaren ardatza
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Casillas, Ramos, Puyol, Iniesta, Xavi eta Villa daude hamaikako honetan. Vicente Del Bosque izendatu dute munduko hautatzaile onena.
Hegoafrikako Munduko Txapelketa amaitu ondoren FIFAk Mundialeko hamaikako onena zein den jakitera eman du.
Hmaikako honetan Espainiako jokalariak dira nagusi, sei baitaude: Casillas, Ramos, Puyol, Iniesta, Xavi eta Villa.
Atean Iker Casillas, hegaletan Sergio Ramos eta Lahm (Alemania), defentsaren erdian Carlos Puyol eta Lucio brasildarra. Zelai erdian Schweinsteiger (Alemania) eta Sneijder (Holanda) daude Xavi Hernandezekin eta Andres Iniestarekin batera. Aurrealdean David Villa eta Diego Forlan uruguaiarra egongo lirateke.
Bestalde, Vicente Del Bosque izendatu dute munduko hautatzaile onena.