Itxi

Errusia 2018

Suitza, Italia, Kroazia eta Danimarka, zerrendaburu berraukerako zozketan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Ipar Irlanda, Suedia, Irlanda eta Grezia dira zozketan parte hartuko duten beste lau taldeak.

Italiak berraukeran parte haru beharko du. Argazkia: EFE

Suitza, Italia, Kroazia eta Danimarkako selekzioak zerrendaburu izango dira (Europako gunean) 2018ko Errusiako Mundialerako sailkatze aldera jokatuko diren berraukerako kanporaketetako zozketan. Aipatu zozketa astearte honetan egingo da Zurichen (14:00).

Lau selekzio horiek lehenengo kopan izango dira, horiek baitira FIFAk astelehen honetan argitaratu duen sailkapenean hoberen kokatuta daudenak. Gainerako lauak (Ipar Irlanda, Suedia, Irlanda eta Grezia) bigarren kopan izango dira.

FIFAko sailkapenean Suitza hamaikagarren da; Italia, hamabosgarren; Kroazia, hamazortzigarren; Danimarka, hemeretzigarren; Ipar Irlanda, hogeita hirugarren; Suedia, hogeita bosgarren; Irlanda, hogeita seigarren; eta Grezia; berrogeita zazpigarren.

Aitzitik, zerrendaburu izateak ez dakar berekin, beste batzuetan bezala, bueltako partida etxean jokatzeko eskubidea.

Berraukerako kanporaketa horien joaneko norgehiagokak azaroaren 9tik 11ra jokatuko dira, eta bueltakoak, aldiz, hilabete bereko 12tik 14ra bitartean. Berdinketa egonez gero, bisitari gisa gol gehien sartu duen selekzioa sailkatuko da Mundialera.

Datu hori kontuan hartu arren, oraindik ere berdinketak jarraitzen badu, luzapena jokatuko dute, 15 minutuko bi zatikoa, eta bisitari gisa sartutako golen balio bikoitzaren araua aplikatzen jarraituko da. Luzapena bukatzean berdinketak badarrai, penalti jaurtiketak egongo dira.

Albisteak (2)