Errusia 2018
Maroko eta Tunisia Munduko Txapelketan egongo dira
Erredakzioa
Egiptorekin, Senegalekin eta Nigeriarekin batera Afrikako ordezkariak izango dira Errusian. Marokok Boli Kostari irabazi dio (0-2), eta Tunisak berdindu egin du Libiaren aurka (0-0).
Marokok eta Tunisiak 2018ko Errusiako Munduko Txapelketarako sailkapena lortu dute larunbat honetan. Egiptorekin, Senegalekin eta Nigeriarekin batera Afrikako ordezkariak izango dira Errusian.
Tunisiak golik gabe (0-0) berdindu du Libiaren aurka eta puntua nahikoa izan du multzoko lehen postua eskuratu eta Munduko Txapelketarako txartela eskuratzeko. Bestalde, Morokok garaipena lortu du Boli Kostaren aurka (0-2) eta sailkapena lortu du.
Munduko Txapelketara sailkatu diren Afrikako selekzioak:
Egipto
Senegal
Nigeria
Maroko
Tunisia