Kargatzen...
Itxi

Errusia 2018

Danimarkak eta Irlandak golik gabe berdindu dute

Erredakzioa

Leer en Castellano

Errusiako 2018ko Munduko Txapelketara sailkatzeko berraukerako joaneko partida 0-0eko emaitzarekin bukatu da.

Danimarka-Irlanda. Argazkia: EFE

Danimarkak eta Irlandak golik gabe (0-0) berdindu dute Errusiako 2018ko Munduko Txapelketara sailkatzeko berraukerako kanporaketako joaneko partida. Ondorioz, sailkatzen den taldea Dublinen jokatuko den itzulerako neurketan erabakiko da.

Irlandak defentsa sendoa egn du hasieratik amaieraraino. Danimarkak, aldiz, baloiaren jabetza eta abagune onenak izan ditu, baina ez du aurkariaren atea zulatzea lortu Parken estadioan.

Fitxa teknikoa:

0 - Danimarka: Schmeichel; Ankersen, Kjær, Bjelland, Stryger Larsen; Delaney, Kvist, Eriksen; Cornelius (Poulsen, m.64), Jørgensen, Sisto (Bendtner, m.72).

0 - Irlanda: Randolph; Christie, Duffy, Clark, Ward; O'Dowdda, Arter (Whelan, m.86); Brady, Hendrick (Hourihane, m.90), McClean; Murphy (Long, m.74).

Epailea: Milorad Mazic (Serbia).

Albisteak (4)