Itxi

Errusia 2018

Paolo Guerrerok Munduko Txapelketa jokatu ahalko du FIFAk zigorra murriztu ostean

Erredakzioa

Leer en Castellano

Peruko selekzioko kapitaina urtebeterako zigortu zuten kontrol batean kokainan positiboa eman zuelako, baina FIFAren Apelazio Batzordeak sei hilabetera murriztu dio zigorra.

Paolo Guerrero, Peruko selekzioko kapitaina. Argazkia: EFE

FIFAren Apelazio Batzordeak sei hilabetera murriztu du Paolo Guerrero jokalariari dopinagatik ezarritako zigorra, eta Peruko selekzioko kapitainak Errusiako Munduko Txapelketa jokatu ahalko du.

Kokainan positiboa eman zuen Guerrerok urriaren 5ean egin zioten kontrol batean, Buenos Airesen Argentinak eta Peruk Munduko Txapelketarako sailkatzeko jokatu zuten partidaren ostean. Urtebeterako zigorra ezarri zioten, baina sei hilabetera murriztu diote orain. Ondorioz, Munduko Txapelketa jokatu ahal izango du azkenean Guerrerok.

Albisteak (2)