Itxi

A MULTZOA. 1. jardunaldia

Errusiak eta Uruguaik garaipenekin hasi dute euren ibilbidea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Etxeko taldea, Denis Cheryshev Vila-realeko jokalariaren eskutik, arerio baino askoz gehiago izan da. Uruguai, berriz, azken minutuan sartutako golari esker gailendu zaio Egiptori.

Denis Cheryshevek bi gol sartu ditu. Argazkia: EFE

Errusiako selekzioak 5-0 garaitu du ostegun honetan Saudi Arabia Moskuko Luzhniki futbol-zelaian, Munduko Txapelketa abian jarri duen norgehiagokan. Hartara, etxeko taldeak A Multzotik hurrengo fasera sailkatzeko aukerei bere horretan eusten die.

Smolov eta Dzagoevek (azken honek lesionatu den arte) aurkariek uzten zituzten espazio ugariak aprobetxatu dituzte arriskua sortzeko. Defentsako marketan ere kale egin dute hainbat alditan Saudi Arabiakoek, eta halako hutsegite bat baliatu du Gazinskyk 10. minutuan bere taldea aurretik jartzeko.

Jai-giroa apur bat zapuztu da Dzagoevek min hartu eta aldatu behar izan dutenean; izan ere, ezinbesteko jokalaria da Stanislav Cherchesov entrenatzailearentzat. Dena den, lehen partidan behintzat, ez du haren falta izan, Cheryshevek ezin hobeto ordezkatu baitu. Hala, atsedenaldira heldu aurretik, Vila-realeko jokalariak 2-0ekoa igoarazi du markagailura.

Aldageletatik bueltan, Errusiak ez du sufritu, eta Dzyubak buruz egin du hirugarrena zelaira sartu eta berehala. Gerora iritsi dira azken biak, luzapenean. Cheryshevek bere bigarrena lortu du areaz kanpotik egindako jaurtiketa polit baten bidez, eta Golovinek bosgarrena eta azkena erdietsi du faltaz.

Cheryshevek bere ehen gola sartu duen unea. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Errusia 5: Akinfeev; Mario Fernandes, Ignashevich, Kutepov, Zhirkov; Zobnin, Gazinski, Golovin, Dzagoev (Cheryshev, 24. min), Samédov (Kuziaev, 64. min); eta Smolov (Dzyuba, 70. min).

Entrenatzailea: Stanislav Cherchesov

Saudi Arabia 0: Abdullah Al-Mamuaiouf; Mohammed Alburayk, Osama Hawsawi, Omar Othman, Yasir Al Sahrani, Taiseer Al Jassam, Abdullah Otayf (Fahad Al Mulawallad, 64. min), Salem Al Dawsari, Yahia Al Sehri (Hatan Bahbri, 73. min), Salman Al Faraj y Mohammed Al Sahlawi (Muhannad Asiri, 84. min).

Entrenatzailea: Juan Antonio Pizzi.

Golak: 1-0, 12, min: Yury Gazinsky. 2-0, 43. min: Denis Cheryshev. 3-0, 71. min: Artem Dzyuba. 4-0, 91. min: Denis Cheryshev. 5-0, 92. min: Aleksandr Golovin.

 

Uruguaik azken minutuetan lortu du Egiptori irabaztea

Jose Maria Gimenezek 89. minutuan egindako golak garaipena eman dio Uruguaiko selezioari Errusiako Munduko Txapelketako A Multzoko bigarren partidan.

Atletico Madrileko atzelariak sareetara bidali du baloia, buruarekin errematea eginda, norgehiagokako azken minutuetan. Uruguaik hainbat aukera izan ditu aurretik ere gola egiteko; argienak, Luis Suarezek eta Edinson Cavanik izan dituzte.

Gimenezek buruz sartu gola korner batean. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Egipto 0: El Shenawy; Fathy, Gabr, Hegazy, Abdel Shafy; Elneny, Hamed (Morsy, 50. min); Said, Trezeguet, Warda (Sobhi, 82. min); eta Marwan Mohsen (Kahraba, 63. min).

Entrenatzailea: Héctor Cúper.

Uruguai 1: Muslera; Varela, Godín, Giménez, Cáceres; Nandez (Carlos Sánchez, 59. min), Vecino (Torreira, 88. min), Bentancur, De Arrascaeta ("Cebolla" Rodríguez, 59. min); Luis Suárez eta Cavani.

Entrenatzailea: Óscar Washington Tabárez

Golak: 0-1, 89. min: Gimenez.

 

Horrela dago A Multzoko sailkapena 1. jardunaldiaren ostean

Albisteak (3)