Itxi

E Multzoa (Lehen jardunaldia)

Serbiak garaipena lortu du Costa Ricaren aurka

Erredakzioa

Leer en Castellano

Kolarovek 56. minutuan sartu duen golak eman dio garaipena Serbiako selekzioari E multzoko lehen jardunaldiko partidan. Keylor Navas atezainak eragotzi egin du bere taldeak gol gehiago jasotzea.

Serbiako jokalatiak Costa Ricaren aurka lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Serbiak 1-0 irabazi dio Costa Ricari Errusiako Munduko Txapelketako E multzoko lehen jardunaldiko partida. Aleksandar Kolarovek 56. minutuan faltaz sartu duen golak erabaki du neurketa.

Keylor Navas Costa Ricako atezainak partida bikaina jokatu du, eta eragotzi egin du bere selekzioak gol gehiago jasotzea.

Fitxa teknikoa:

0 - Costa Rica: Keylor Navas; Gamboa, Acosta, González, Duarte, Calvo; Venegas (Bolaños, m.60), Guzmán (Colindres, m.73), Borges, Bryan Ruiz; eta Ureña (Campbell, m.67)

1 - Serbia: Stojkovic; Ivanovic, Kolarov, Tosic, Milenkovic; Milivojevic, Ljajic (Kostic, m.70), Matic, Milinkovic-Savic, Tadic (Rukavina, m.83); eta Mitrovic (Prijovic, m.90)

Gola: 0-1, m.56: Kolarov

Epailea: Melang Diedhiou (SEN).

Albisteak (6)