Itxi

E multzoa (Lehen jardunaldia)

Brasilek berdindu egin du Suitzaren aurka

Erredakzioa

Leer en Castellano

Bana (1-1) berdindu dute Brasilek eta Suitzak Munduko Txapelketako E Multzoko lehen jardunaldiko partida. Serbia da multzoko liderra Costa Ricari irabazi baitio.

Brasil-Suitza (1-1). Argazkia: EFE

Brasilek eta Suitzak bana (1-1) berdindu dute Errusiako Munduko Txapelketako E multzoko lehen jardunaldiko partida eta Serbia da multzoko liderra Costa Ricari irabazi baitio, 0-1eko emaitzarekin.

Philippe Coutinhok aurretik jarri du Brasil (1-0) neurketako 20. minutuan. Gol ikusgarria sartu du Bartzelonako jokalariak. Bigarren zatian, ordea, Zuberrek neurketa berdindu du (1-1), 50. minutuan.

Fitxa teknikoa:

1 - Brasil: Alisson; Danilo, Thiago Silva, Miranda, Marcelo; Casemiro (Fernandinho, m.59), Paulinho (Renato Augusto, m.67); William, Coutinho, Neymar; eta Gabriel Jesus (Firmino, m.78).

Hautatzailea: Adenor Leonardo Bacchi "Tite"

1 - Suitza: Sommer; Lichtsteiner (Lang, m.86), Schar, Akanji, Ricardo Rodriguez; Behrami (Zakaria, m.70), Xhaka, Zuber; Shaquiri, Seferovic (Embolo, m.79) eta Dzemaili.

Hautatzailea: Vladímir Petkovic

Golak: 1-0, m.20: Coutinho. 1-1, m.50: Zuber.

Epailea: Cesar Arturo Ramos (MEX). Txartel horiak atera dizkie Lichtsteiner (m.31), Casemiro (m.46), Schar (min.64) eta Behrami (min.67) jokalariei.

Albisteak (8)