A Multzoa | 2. jardunaldia
Suarezen gol batek final-zortzirenetarako sailkapena eman die Uruguai eta Errusiari
AGENTZIAK | ERRREDAKZIOA
Bartzelonako aurrelariak korner batean sartu duen golari esker irabazi diote Uruguaitarrek Saudi Arabiari.
Luis Suarezek sartu duen golak final-zortzirenetan aritzeko sailkapena eman dio Uruguairi Saudi Arabiarwn aurrean (1-0), nahiz eta arabiarrak gehiago izan diren lehiako zati handi batean.
Saudi Arabiako atezaina gaizki aritu da Uruguaik 23. minutuan erdiratu duen kornerrean, eta Bartzelonako aurrelariak hanka luzatu besterik ez du egin behar izan gola erdiesteko.
Gol horretaz aparte, Oscar Tabarezen mutilek apenas sortu dute gol aukera garbirik. Aitzitik, arabiarrek, Bahbri jokalariaren eskutik, bi abagune izan dituzte: lehendabizikoan, Muslerak kornerrera alderatu du ahalegina; bigarrenean, dena alde zuela, langaz gain egin du jaurtiketa.
Aipatu emaitzak etxean jokatzen ari den Errusiari ere hurrengo fasera igarotzea ekarri dio. Ekainaren 25ean elkarren artean jokatuko duten norgehiagokan, A Multzoko lehen postuan nor sailkatuko den erabakiko dute.
Fitxa teknikoa:
Uruguai 1: Muslera; Valera, Gimenez, Godín, Caceres; Sánchez (Nandez, 81. min), Vecino (Torreira, 59. min), Bentancur, Rodriguez (Laxalt, 59. min); Cavani eta Suarez.
Hautatzailea: Oscar Tabarez
Saudi Arabia 0: Mohammed Alowais; Yasser Alshahrani, Osama Hawsawi, Ali Albulayhi, Mohammed Alburayk; Taiseer Aljassam (Hussain Almoqahwi, 44. min), Abdullah Otayf, Salman Alfaraj; Hatan Bahbri (Kanno, 75. min), Salem Aldawsari y Fahad Almuwallad (Alsahlawi, 77. min).
Hautatzailea: Juan Antonio Pizzi
Gola: 1-0, 23. min: Suarez.
Epailea: Clement Turpin (Frantzia).
And so, Group A after two rounds of fixtures...
— FIFA World Cup ¿ (@FIFAWorldCup) 20 de junio de 2018
1) #RUS
2) #URU
3) #EGY
4) #KSA #WorldCup pic.twitter.com/S5bH2vsKE0