C multzoko 2. jardunaldia
Danimarkak eta Australiak bana egin eta azken jardunaldian erabakiko dute etorkizuna
Agentziak | Erredakzioa
Partidako lehen gola Eriksenek egin du Danimarkarentzat 7. minutuan. Banakoa 75. minutuan egin du Jedinakek, VAR teknologiaren bitartez adierazitako penaltian.
Danimarkak eta Australiak bana egin dute C multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Norgehiagoka Samaran jokatu dute.
Danimarkarrek aurrea hartu dute 7. minutuan Eriksenek egindako golari esker, Jorgensenek emandako pase ederra aprobetxatuta. Banakoa 38.ean lortu dute australiarrek Mateu Lahoz epaile espainiarrak bideoa aztertu ostean adierazitako penalti baten ondorioz. Jedinekek sartu du gola.
Atsedenaldiaren ostean, Australiak hobeto jokatu du baina ez du asmatu azken errematea egiterakoan.
Emaitza honen ondorioz, Danimarkak lau puntu dauzka eta australiarrek bakarra, Peruk eta Frantziak C multzoko beste partidan egiten dutenaren zain.
Fitxa teknikoa
1 - Danimarka: Schmeichel; Dalsgaard, Christensen, Kjaer, Stryger; Schöne, Delaney; Yurary Poulsen (Braithwaitte, 58. min), Eriksen, Pione Sisto; Jorgensen (Cornelius, 72. min).
Selekzionatzailea: Age Hareide (NOR)
1 - Australia: Ryan; Risdon, Sainsbury, Milligan, Behich; Mooy, Jedinak; Kruse (Arzani, 68. min) Rogic (Irvine, 82. min), Leckie; Nabbout (Juric, 75. min).
Selekzionatzailea: Bert van Marwick (NED).
Golak: 1-0: 7. min: Eriksen. 1-1: 38. min: Jedinak, penaltiz.