F multzoa (2. jardunaldia)
Alemaniak Suediari irabazi dio eta 'bizirik' jarraitzen du
Erredakzioa
Alemaniako selekzioak 2-1 irabazi dio Suediari Errusiako Munduko Txapelketako F multzoko bigarren jardunaldiko partida. Argazkia. EFE
Alemaniak 2-1 irabazi dio Suediari 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako F multzoko bigarren jardunaldiko partida eta aurrera egiteko aukerekin jarraitzen du. Mexiko da multzoko liderra 6 punturekin, Alemaniak eta Suediak hiruna puntu dituzte, eta Hego Koreak ez du punturik lortu.
Erasokor eta joko ona eginez zelairatu da Alemania, baina ez da fin ibili aurkariaren ate aurrean. Suedia sendo manetndu da defentsako lanean eta lehen zatian izan duen abagune bakarrenetarikoan, 32. minutuan, Ola Toivonenek 0-1ekoa sartu du. Atsedenaldira iritsi orduko, neurketa berdintzeko aukerak izan ditu Alemaniak, baina ez du gola sartzea lortu.
Bigarren zatiaren hasieran, 48. minutuan, Marco Reusek banakoa (1-1) egin du. Gola sartu ostean bigarrenaren bila jo du Alemaniak, baina ez du aurkariaren ate aurrean asmatu. Suediak pare bat abagune izan ditu berriro aurretik jartzeko, baina suediarrak ere ez dira gai izan aurkariaren atea zulatzeko. Neurketako 82. minutuan maldan gora jarri zaio partida eta Munduko Txapelketa Alemaniari, Boateng egotzi baitu epaileak, bigarren txartel horia aterata. Jokalari bat gutxiagorekin geratu diren arren, alemaniarrek erasora jo dute, eta abagune argiak izan dituzte; Olsen atezainak eta zutoinak, ordea, Alemaniaren golak eragotzi dituzte. Norgehiagokako 94. minutun, Toni Kroosek 2-1koa egin du faltaz sartutako gol ikusgarri baten bitartez eta garaipena eman dio Alemaniako selekzioari.
Fitxa teknikoa:
2. Alemania: Manuel Neuer; Joshua Kimmich, Jerome Boateng, Antonio Rüdiger, Jonas Hector (m.87, Julian Brand); Sebastian Rudy (m.31, Ilkay Gündogan), Toni Kroos; Thomas Müller, Julian Draxler (m.46, Mario Gómez), Marco Reus; eta Timo Werner.
Hautatzailea: Joachim Löw.
1. Suedia: Robin Olsen; Mikael Lustig, Víctor Lindelof, Andreas Granqvist, Ludwin Augustinson; Sebastian Larsson, Albin Ekdal, Viktor Claesson (m.74, Jimmy Durmaz), Emil Forsberg; Marcus Berg (m.90, Isaac Thelin) y Ola Toivonen (m.78. John Guidetti).
Hautatzailea: Janne Andersson.
Golak: 0-1, m.32: Toivonen. 1-1, m.48: Reus. 2-1, m.96: Kross.
Epailea: Szymon Marciniak (POL). Alemaniako Boateng egotzi du (82') bi txartel horia aterata eta txartel horia atera dio Suediako Ekdali.