H multzoa (2. jardunaldia)
Kolonbiak aurrera egiteko aukera du oraindik, Polonia kanporatu ostean
Erredakzioa
Kolonbiako selekzioak 0-3 irabazi dio Poloniari Munduko Txapelketako H multzoko 2. jardunaldiko partida. Azken jardunaldian sailkapena izango dute jokoan Senegalek, Japoniak eta Kolonbiak.
Kolonbiak 0-3 irabazi dio Poloniari 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako H multzoko bigarren jardunaldiko partida, eta aurrera egiteko aukera du oraindik Hego Amerikako selekzioak. Polonia, bestalde, kanpoan geratu da. Kolonbiak (3 puntu) Senegalen (4 puntu) aurka jokatuko du azken jardunaldia, eta Japoniak (4 puntu) Polonia izango du aurkari.
Jose Pekermanek zuzentzen duen taldea nagusi izan da. Poloniak, aldiz, itxura kaskarra eman du. Yerry Minak sartu du 0-1ekoa lehen zatian, Radamel Falcaok egin du 0-2koa bigarren zatian eta Juan Guillermo Cuadradok egin du azkena, 0-3koa.
H multzoko azken jardunaldian, final-zortzirenetarako bi txartelak egongo dira jokoan.
Fitxa teknikoa:
0 - Polonia: Szczesny; Piszczek, Bednarek, Pazdan (Glik, 80. min); Bereszynski (Teodorczyk, 72. min), Goralski, Krychowiak, Rybus; Zielinski; Kownacki (Grosicki, 57. min) eta Lewandowski.
Hautatzailea: Adam Nawalka.
3 - Kolonbia: Ospina; Arias, Mina, Davinson Sanchez, Mojica; Barrios, Aguilar (Uribe, 32. min); Cuadrado, James, Quintero (Lerman, 72. min); eta Falcao (Bacca, 78. min).
Hautatzailea: Jose Nestor Pekerman.
Golak: 0-1, 40. min: Mina. 0-2, 70. min: Falcao. 0-3, 75. min: Cuadrado.
Epailea: Cesar Arturo Ramos (MEX). Txartel horia atera die Bednarek (61. min) eta Goralski (84. min) poloniarrei.