A MULTZOA | 3. JARDUNALDIA
Egiptoren porrotak El Hedaryren marka ilundu du (2-1)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Egiptoko atezainak Saudi Arabiaren aurkako partida jokatu du, eta, hartara, Munduko Txapelketa batean jokatu duen jokalaririk zaharrena bihurtu da.
Egiptok galdu egin du Saudi Arabiaren aurka (2-1), partidaren luzapenean Vila-realeko Al Dawsaryen erdilariak sartu dion golaren bitartez. Norgehiagokak apenas izan du kirol-interesik, eta bertako protagonista nagusiena Essam el Hedary Egiptoko atezaina izan da. Izan ere, El Hedary Munduko Txapelketa batean inoiz aritu den jokalaririk zaharrena bilakatu da (45 urte, lau hil eta bederatzi egun ditu).
Egiptoko atezainak, gainera, penalti bat gelditu du norgehiagokan zehar.
Saudi Arabiak eta Egiptok dagoeneko ez zuten inongo aukerarik final-zortzirenetara igarotzeko.
Multzoko beste partidan Uruguaik Errusiari irabazi dio (3-0).
Fitxa teknikoa:
Saudi Arabia 2: Al Mosailem; Yasser, Osama, Motaz, Alburayk; Hussain, Otayf, Salman; Hatam (Muhannad, m.65), Salem eta Fahad Almuwallad (Yahia m.79).
Hautatzailea: Juan Antonio Pizzi
Egipto 1: El Hedary; Fathi, Gabr, Hegazy, Abdelshafy; Elneny, Hamed; Salah, Elsaid (Warda, 45. min), Trezeguet (M. Kahraba, 81. min); eta Marwan (Ramadan, 64. min).
Hautatzailea: Hector Cuper.
Golak: 0-1, 23. min: Salah. 1-1, 47. min + Salman. 1-2, 93. min: Salem.
Epailea: Wilmard Roldan (Kolonbia). Txartel horiak: Ali Gabr (Egipto) eta Fathi (Saudi Arabia).
#URU y #RUS en octavos#URU vs #POR/#ESP/#IRN
— Copa Mundial FIFA ¿ (@fifaworldcup_es) 25 de junio de 2018
¿ Estadio Fisht (Sochi)
¿ 30.06
¿ 21:00h#RUS vs #ESP/#POR/#IRN
¿ Estadio Luzhnikí (Moscú)
¿ 01.07
¿ 17:00h#Rusia2018 #URURUS pic.twitter.com/kCmzQFTicY