B MULTZOA| 3. JARDUNALDIA
Portugalek multzoko bigarren amaitu du, Iranen aurka berdindu ostean (1-1)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
VAR teknologia erabakigarria izan da, hura erabilita adierazi baitute berdinketaren gola ekarri duen Iranen aldeko penaltia. Gol hori sartu arte, Portugal zen multzoko buru.
Karim Ansarifardek partidaren luzapenean sartu duen penalti batek, epaileak VAR teknologia erabilita adierazitakoak, berdinketa eman dio Irani Portugalen aurka (1-1). Emaitza horrekin, Portugal final-zortzirenak jokatzeko sailkatu da, baina B Multzoko bigarren gisa. Hori dela eta, Uruguai (A Multzoko lehena) izango du aurkari larunbatean jokatu beharko duen lehian.
Ansarifardek sartutako golak parekatu egin du lehen zatiaren azken minutuan Portugalen alde Ricardo Quaresmak erdietsitakoa.
Ondoren, Portugal bigarrena sartzekotan egon da, bideoarbitrajeak Cristiano Ronaldori egindako penalti bat adierazi baitu. Alabaina, Ronaldok berak jaurti du eta atezainak gelditu egin dio.
Multzo bereko beste partidan, Espainiak eta Marokok bina bukatu dute.
Fitxa teknikoa:
Iran 1: Ali Beiranvand; Ramin Rezaeian, Morteza Pouraliganji, Majid Hosseini, Ehsan Haji Safi (Milad Mohammadi, 56. min); Saeid Ezatolahi (Karim Ansarifard, 75. min), Alireza Jahanbakhsh (Saman Ghoddos, 70. min), Omid Ebrahimi, Mehdi Taremi, Vahid Amiri eta Sardar Azmoun.
Hautatzailea: Carlos Queiroz.
Portugal 1: Rui Patricio, Cedric Soares, Pepe, Jose Fonte, Raphael Guerreiro; William Carvalho, Adrien Silva, Joao Mario (Joao Coutinho, 84. min), Ricardo Quaresma (Bernardo Silva, 69. min); Cristiano Ronaldo eta Andre Silva (Guedes, 96. min)
Hautatzailea: Fernando Santos.
Golak: 0-1, 45. min: Ricardo Quaresma; 1-1, 92. min: Karim Ansarifard, penaltiz.
Epailea: Enrique Cáceres (Paraguai). Txartel horiak: Raphael Gerreiro, Ricardo Quaresma eta Cristiano Ronaldo (Portugal); Ehsan Haji Safi eta Sardar Azmoun (Iran).
GROUP B Ladies and Gentlemen.
— FIFA World Cup ¿ (@FIFAWorldCup) 25 de junio de 2018
Not sure about you....but we're off for a lie down. ¿#WorldCup #ESPMAR #IRNPOR pic.twitter.com/KiKTGlojZu