Itxi

C multzoa (3. jardunaldia)

Frantziarentzat da C multzoko lehen postua eta Danimarkarentzat bigarrena

Erredakzioa

Leer en Castellano

Frantziako eta Danimarkako selekzioek Munduko Txapelketako final-zortzirenetara sailkatzea lortu dute, elkarren aurka jokatu duten partida 0-0 berdinduta. Peruk 0-2 irabazi dio Australiari.

Danimarkak eta Frantziak golik gabe (0-0) berdindu dute. Argazkia: EFE

Danimarkak eta Frantziak golik gabe (0-0) berdindu dute 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako C multzoko hrugarren jardunaldiko partida eta biek lortu dute final-zortzirenetara sailkatzea; Frantzia multzoko lider bezala eta Danimarka bigarren sailkatu gisa.

Neurketa oso kasakarra eskaini dute Frantziak eta Danimarkak Moskuko Luzhniki estadioan. Bi taldeetako hautatzaileek aldaketak egin dituzte hamaikakoetan eta jokalari batzuei atsedena ere eman die.

C multzoko beste partidan Peruk 0-2 irabazi dio Australiari eta bi taldeak kanporatuta geratu dira. Carrillok sartu du Peruren lehen gola lehen zatian eta Guerrerok egin du bigarren gola.

 

Albisteak (3)