E MULTZOA | 3. JARDUNALDIA
Brasilek erraz irabazi dio Serbiari eta multzoko lehen postua lortu du (0-2)
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Brasildarrek Mexiko izango dute aurrez aurre final-zortzirenetako kanporaketan. Partida hori, uztailaren 2an jokatuko dute, Samaran.
Brasilek 2-0 garaitu du Serbia, Paulinhoren eta Thiago Silvaren golei esker, eta final-zortzirenak jokatuko ditu Mexikoren aurka, uztailaren 2an, Samaran.
E Multzoko hirugarren jardunaldiari zegokion partidan, Bartzelonan jokatzen ari diren Paulinhok eta Coutinhok Brasilgo selekzioa aurretik jarri duen gola sortu dute lehen zatiko 36. minutuan. Bigarren aldean heldu da Thiago Silvaren gola, Neymarrek erdiratu duen korner bat buruz errematatu eta gero (68. minutua).
Aipatu garaipenarekin Brasilek bere multzoko lehen postuan amaitu du Munduko Txapelketako lehen fasea, Suitzaren aurretik, hain zuzen ere. Suitzak berdindu egin du Costa-Ricarekin (2-2) multzoko beste partidan.
Fitxa teknikoa:
Serbia 0: Stojkovic; Rukavina, Milenkovic, Veljkovic, Kolarov; Milinkovic-Savic, Matic; Tadic, Kostic (Radonjic, 82. min), Ljajic (Zivkovic, 75. min); eta Mitrovic (Jovic, 90. min).
Hautatzailea: Mladen Krstajic
Brasil 2: Allison; Fagner, Miranda, Thiago Silva, Marcelo (Filipe Luis, 10 .min); Casemiro; William, Paulinho (Fernandinho, 66. min), Coutinho (Renato Augusto, 80. min); Gabriel Jesus eta Neymar Jr.
Hautatzailea: Tite.
Golak: 0-1, 36. min: Paulinho. 0-2, 68. min: Thiago Silva.
Epailea: Alireza Faghani (Iran). Txartel horiak: Ljajic, Matic eta Mitrovic (Serbia).
¿¿
— FIFA World Cup ¿ (@FIFAWorldCup) 27 de junio de 2018
¿¿
----
¿¿
¿¿ pic.twitter.com/0ujVK7lV1P