Final-zortzirenak
Errusiak Espainia kanporatu du, penaltietan
Agentziak | Erredakzioa
Arauzko 90 minutuak banako emaitzarekin amaitu dira Sergei Ignashevichek bere atean eta Dzyubak penaltiz egindako golen ondorioz.
Espainiako selekzioa Munduko Txapelketatik kanpo geratu da Errusiarekin final-zortzirenetan galdu ostean. Errusiarrak penaltietan nagusitu dira, 3-4, partida eta luzapena bana amaitu eta gero.
Partidako lehen gola 12. minutuan iritsi da; Sergei Ignashevichek egin du, bere atean. Markagailuan berdinketa ezarri duen gola, berriz, Artem Dyubak egin du, 42. minutuan, penaltiz.
Luzapenean, emaitza ez da aldatu. Espainiako jokalariek Piqueri egindako penalti bat eskatu dute, baina jokaldia VAR sistema erabilita berrikusi dute, eta epaileek ez dute horrelakorik adierazi.
Penaltietan, Iniestak, Piquek eta Sergio Ramosek sare barrura bidali dute baloia, baina Kokek eta Iago Aspasek huts egin dute. Smoloc, Ignashevich, Golovin eta Cherishev errusiarrek, berriz, asmatu egin dute.
Fitxa teknikoa:
1 - Espainia: De Gea; Nacho (Carvajal, 70. min), Piqué, Sergio Ramos, Jordi Alba; Busquets, Koke; Isco, Silva (Iniesta, 66. min), Marco Asensio (Rodrigo, 104. min); eta Diego Costa (Iago Aspas, 80. min).
Entrenatzailea: Fernando Hierro.
1 - Errusia: Akinféev; Mario Fernandes, Kutépov, Kudriashov, Ignashévich, Zhirkov (Granat, 46. min); Zobnin, Kuziáev (Erokhin, 97. min); Samédov (Chéryshev, 61. min), Golovín eta Dzyuba (Smolov, 65. min).
Entrenatzailea: Stanislav Cherchésov.
Golak: 1-0, 11. min: Ignashévich, bere atean. 1-1, 41. min: Dzyuba (penaltiz).