Errusia 2018
Ingalaterra berriz finalerdietan da, 28 urte eta gero
Agentziak | Erredakzioa
Maguirek eta Allik egin dituzte final-laurdenetako garaipenaren golak. Suedia kanpoan utzi dute ingelesek.
Ingalaterrak Suediari irabazi dio Munduko Txapelketaren final-laurdenetan, eta finalerdietara sailkatu da 28 urte eta gero. Harry Maguirek eta Dele Allik egin dituzte golak.
Beti hautagaia den Ingalaterra munduko elitera itzuli da. Ez du joko ikusgarririk egin, baina Suedia trinko bati irabazi dio. Ingelesak jaun eta jabe izan dira lehen zatian. Zortzi aldiz jaurti dute atera; suediarrek, behin bakarrik.
Britainiarren arma nagusia Lingard eta Sterlingen abiadura izan da, hegaletatik, baina gola, hala ere, jaurtiketa batean heldu da. Ashley Youngek falta bota du, eta Maguirek bikain errematatu du, 31. minutuan.
Bigarren zatia berdinduta joan da. Suediak ingelesen erasoei erantzun die. Allik, hala ere, Lingarden erdiraketa bat barruan errematatu du, 0-2koa jarrita.
FITXA TEKNIKOA
Suedia: Olsen; Krafth (Jansson, min.85), Lindelöf, Granqvist, Augustinsson; Claesson, Larsson, Ekdal, Forsberg (Olsson, min.65); Berg eta Toivonen (Guidetti, min.65).
Ingalaterra: Pickford; Maguire, Stones, Walker; Ashley Young, Lingard, Hendereson (Dier, min.85), Alli (Delph, min.75), Trippier; Sterling (Rashford, min.90) eta Kane.
Golak: 0 - 1, min. 30, Maguire. 0 - 2, min. 59, Alli.