Errusia 2018
Kroaziak kanpoan utzi ditu anfitrioiak, eta finalerdietara sailkatu da
Agentziak | Erredakzioa
Ivan Rakiticek egin du penaltietako gol erabakigarria. Luzapena binako berdinketarekin bukatu da.
Kroaziak Ingalaterraren aurka jokatuko du finalerdietan, asteazkenean, Moskuko Luzniki zelaian. Errusiari 3-4 gailendu zaio, penaltietan, luzapena 2-2eko markagailuarekin bukatu ostean.
Sotxiko Fisht Stadiumean jokatu den partidan, Denis Txerixov egin du lehenengoak, 31. minutuan. Area kanpotik, modu ikusgarrian sartu du gola. 39.ean, baina, Mario Mandjukicen jokaldi bat Andrej Kramaricen erremate batekin bukatu da, buruz barrura.
Atsedenaldiaren ostean ez da aldaketarik egon markagailuan, eta luzapenean, Vidak egin du kroaziarren gola, korner batean. Fernandes, ordu laurden geroago, buruz errematatu du, eta markagailua berdindu du berriz.
Penaltietan, Errusiako Fedor Smolovek eta Mario Fernandes eta Kroaziako Kovacicek kale egin dute. Ivan Rakiticek sartu du azkena, Kroaziari sailkapena emanez.