Errusia 2018
Kroazia eta Ingalaterra, finalerako txartelaren bila
Erredakzioa
Kroaziarrek eta ingelesek asteazken honetan, 20:00etan, jokatuko dute 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako bigarren finalerdia.
Kroaziak eta Ingalaterrak jokatuko dute 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako bigarren finalerdia asteazken honetan, 20:00etan, Moskuko Luzhniki estadioan. Finalerako txartela izango dute jokoan.
1998. urtean Kroazia hirugarren izan zen Frantzian jokatu zen Munduko Txapelketan eta bere historiako lorpen handiena eskuratu zuen, Davor Sukerren eta Robert Prosineckiren belaunaldiarekin. Ingalaterraren marka onena, 1966an lortutako Munduko Txapelketa da, Bobby Moore, Gordon Banks eta Bobby Charlton bezalako jokalariekin.
Asteazken honetan finalerako txartela dute jokoan bi selekzioek. Modric da Kroziako izarra; Real Madrileko jokalaria hiru aldiz izendatu dute partidako jokalari onena Munduko Txapelketa honetan. Ingaletteran, aldiz, Harry Kane da izarra, txapelketako golegile nagusia baita.
Ustezko hamaikakoak:
Kroazia: Danijel Subasic; Domagoj Vida, Vedran Korluka, Dejan Lovren, Ivan Strinic; Ivan Rakitic, Luka Modric; Ante Rebic, Andrej Kramaric, Ivan Perisic; y Mario Mandzukic.
Hautatzailea: Zlatko Dalic.
Ingalaterra: Jordan Pickford; Kyle Walker, John Stones, Harry Maguire; Kieran Trippier, Jesse Lingard, Jordan Henderson, Dele Alli, Ashley Young; Raheem Sterling y Harry Kane.
Hautatzailea: Gareth Southgate.
Epailea: Cüneyt Çakir (TUR)
Zelaia: Luzhnik (Moscú)
Ordua: 20:00etan.