Kargatzen...
Itxi

Errusia 2018

Belgika eta Ingalaterra, hirugarren postuaren bila

Erredakzioa

Leer en Castellano

Belgikarrek eta ingelesek hirugarren postua izango dute jokoan larunbat honetan. Partida, 16:00etan hasiko da.

Belgikako jokalariak, entrenamendu baten. Argazkia: EFE

Belgika eta Ingalaterra larunbat honetan lehiatuko dira Errusiako 2018ko Munduko Txapelketako hirugarren postua eskuratzeko helburuarekin. Partida 16:00etan jokatuko da, San Petersburgo estadioan.

Bi selekzioek aldaketak egingo dituzte ohiko hamaikakoetan, baina Belgikako hautatzaileak, Roberto Martinezek, Garteh Southgate Ingalaterrako hautatzaileak baino aldaketa gehiago egingo omen ditu hamaikakoan.

Ustezko hamaikakoak:

Belgika: Courtois, Dendonker, Kompany, Vermaelen, Meunier, Thorgan Hazard, Witxel, Fellaini, Mertens, Tielemans eta Romelu Lukaku.

Ingalaterra: Pickford; Alexander-Arnold, Maguire, Stones, Cahill, Rose; Alli, Dier, Lingard edo Delph; Rashford eta Kane.

Epailea: Alireza Faghani (IRN).

Zelaia: San Petersburgo.

Ordua: 16:00.

Albisteak (3)