Itxi

Errusia 2018

Frantzia da munduko txapeldun berria, Kroaziari 4-2 irabazi ostean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Didier Deschampsen taldea nagusi izan da kalitatea baino golak protagonista izan dituen finalean.

Frantziako jokalariak, garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

Frantzia da munduko txapeldun berria, Kroazia finalean 4 eta 2 mendean hartu ostean. Errusia 2018ko azken partida Moskuko Luzhniki futbol zelaian jokatu dute.

Didier Deschampsen taldea markagailuan aurretik iritsi da atsedenaldira, Mario Mandzukicek bere atean (18. min) eta Griezmannek penaltiz egindako golari esker (38. min). Tartean Perisicek berak banakoa egin du (28. min).

Atsedenaldiaren ostean Didier Pogbak eta Kylian Mbappek finala erabakita utzi dute, 59.ean eta 65.ean egindako golei esker.

Hala ere, kroaziarrek ez dute amore eman eta arriskua sortu dute Hugo Lloris atezainaren ate inguruan. Frantziako atezainak huts galanta egin du jokaldi batean Mandzukic erregateatzen saiatu denean eta azkenean aurrelariak baloia lapurtu dio eta 4 eta 2koa ezarri du markagailuan.

 

Fitxa teknikoa

4 - Frantzia: Lloris; Pavard, Varane, Umtiti, Lucas Hernandez; Kante (Nzonzi, 54. min), Pogba, Matuidi (Tolisso, 73. min); Griezmann, Mbappe eta Giroud (Fekir, 81. min).

Selekzionatzailea: Didier Deschamps

2 - Kroazia: Subasic; Vrsaljko, Lovren, Vida, Strinic (Pjaca, 82. min); Brozovic, Modric, Rakitic; Rebic (Kramaric, 71. min), Perisic eta Mandzukic.

Selekzionatzailea: Zlatko Dalic.

Golak: 1-0, 18. min: Mandzukic, bere atean. 1-1, 28. min: Perisic. 2-1, 39. min: Griezmann, penaltiz. 3-1, 59. min: Pogba. 4-1, 65. min: Mbappe. 4-2, 69. min: Mandzukic.

 

 

Albisteak (3)