Itxi

QATAR 2022

Senegalek garaipena lortu eta Qatar hondoratu du (1-3)

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Horrela, Afrikako selekzioak lehen puntuak lortu ditu Munduko Txapelketan, eta anfitrioiari gauzak zaildu zaizkio.

Senegaleko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Qatarrek historia egin du munduko txapelketen historian bere lehen gola sartu duenean, baina, aldi berean, bere Munduko Txapelketako agurra sinatzen hasi da, 1-3 galdu baitu Senegalen aurka.

Sadio Mane gabe, Ismaïla Sarr izan da erasoaren gidaritza hartu duena. Krepin Diattaren jaurtiketa batek akats larria eragin du Boualem Khoukhiren aldaratzean, baloia area barruan solte utziz Boulaye Diak talde afrikarra aurretik jar zezan.

Famara Diedhiouk 0-2koa egin du 49. minutuan, korner baten irteeran lehen zutoinetik errematatuz.

Hurrengo 20 minutuak Qatarren onenak izan dira Munduko Txapelketan, eta atera joandako lehen jaurtiketa lortu dute 153 minuturen ostean.

Qatarren ametsa egia bihurtu da 78. minutuan, Mohammed Muntarik buruz errematatu duen erdiraketa batean, selekzioaren lehen gola sartzeko Munduko Txapelketa batean.

Baina sei minutu geroago Bamba Diengek bi goleko aldea jarri du berriro, eta partidak izan zezakeen zalantza ororekin amaitu du (1-3).

Emaitza horrekin, eta Herbehereen eta Ekuadorren arteko berdinketaren ondoren, Qatar final-zortzirenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da.


Fitxa teknikoa

1 – Qatar: Barsham; Pedro Miguel, Mohammad, Khoukhi, Hassan, Ahmed; Al Haydos, Boudiaf (Hatem, 69. min), Madibo; Ali eta Afif.

3 – Senegal: Mendy; Sabaly, Diallo, Koulibaly, Jakobs; Mendy, Gueye, Diatta; Sarr, Boulaye Dia y Diedhhiou.

Golak: 0-1, 41. min: Boulaye Dia. 0-2, 49. min: Famara Diedhiou. 1-2, 78. min: Mohammed Muntari. 1-3, 84. min: Bamba Dieng.

Epailea: Mateu Lahoz (Espainia). txartel horia atera die Ismail Mohamad (19), Homan Ahmed (42) eta Assim Madibo (90+1) Qatarko jokalariei, baita Senegaleko Ismaïla Sarr (30), Ismail Jackobs (52) eta Pathe Ciss (87) jokalariei ere.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)