QATAR 2022
Zale batek berdegunera jauzi egin du LGTBI bandera eskuan zuela Portugal – Uruguai partidan
AGENTZIA | EITB MEDIA
Zaleak 51. minutuan egin du jauzi, bandera eskuan zuela, eta kamisetan inskripzio bat zuela, emakume irandarrentzako errespetua eskatuz.
Zale bat Lusail estadioko berdegunean sartu da Portugal eta Uruguairen arteko norgehiagokan ostadar-bandera batekin LGTBI+ kolektiboaren eskubideak aldarrikatzeko, eta kamisetan "irandar emakumeentzako errespetua" eskatuz.
2022ko Qatarko H Multzoko partidaren 51. minutuan, espontaneoak bandera eskuan zuela berdegunera salto egin, eta zelaia zeharkatu du. Bandera bidean erori zaio, segurtasun indarrak atzetik zituela, eta Alireza Faghani epaileak lurretik jaso du.
Ikuslea azpiratu eta zelaitik atera dute agenteek, eta partidari berrekin diote.
Zalea zelaitik atera duten unea. Argazkia: EFE