Itxi

QATAR 2022

B multzoko Ingalaterra eta Estatu Batuak, final zortzirenetan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Multzoko lehen eta bigarren sailkatuak, Senegal eta Herbehereen aurka arituko dira hurrenez hurren.

Ingalaterrako jokalariak goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Ez da ezustekorik izan B multzoan. Kanporaketen faserako sailkatutako selekzioak final-zortzirenetara pasatzeko faboritoak ziruditenak izan dira: Ingalaterrak eta AEBek Galesi eta Irani irabazi diete multzoen faseko azken neurketetan. Horrela, lehen sailkatuak, Ingalaterrak, Senegalen aurka jokatuko du (A multzoko bigarrena) eta Estatu Batuek Herbehereen aurka (B multzoko lehena).

Ingalaterrak partida erosoa jokatu zuen bere bigarren mundialean jokoa aurkitzeko gai izan ez den Galesen aurka. Southgatenen golak heltzeko itxaron egin behar izan zuten eta ez ziren bigarren zatira arte iritsi. Hori bai, behin lehena sartuta, golak bata bestearen atzetik iritsi ziren. Rashfordek bere bi goletako lehena egin zuen 50. minutuan, Manchesterreko jokalariak falta bat zuzenean jaurti eta Wardek defendatutako ate barruan sartu zuen baloia.

Bigarrena, Fodenek egina, bi minutu geroago iritsi zen, "hiru lehoien" kapitainaren erdiraketa on baten ondoren, abantaila handituz. Ingelesek berehala erabaki zuten partida, 68. minutuan Rashfordek hirugarrena sartu baitzuen.

Fitxa teknikoa:

0 - Gales: Ward; Williams (Roberts, 36. min), Mepham, Rodon, Davies (Morrell, 59. min); Ampadu, Allen (Colwill, 81. min), Ramsey; Bale (Johnson, 46. min), James (Wilson, 75. min) eta Moore.

3 - Ingalaterra: Pickford; Walker (Alexander-Arnold, 57. min), Stones, Maguire, Shaw (Trippier, 65. min); Henderson, Rice (Phillips, 57. min), Bellingham; Foden, Rashford (Grealihs, 75. min) eta Kane (Wilson, 57. min).

Golak: 0-1. m.50: Rashford. 0-2. m.52: Foden. 0-3, 68. min: Rashford.

Epailea: Slavko Vinci (SLO). Txartel horiak: James (29. min) eta Ramsey (61. min).

Estatu Batuak aurrera, baina sufrituz

Musah (AEB) Ramin Rezaeian animatu nahian (Iran). Argazkia: EFE

B multzoko beste norgehiagokan, Iran eta Estatu Batuak ziren aurrez aurre. Queiroz portugaldarrak zuzentzen duen selekzioak hurrengo fasera pasatzeko gutxienez puntu bat gehitu behar zuen iparramerikarren aurretik sailkatzeko. Barren eta izarren taldea garaipena ezagutu gabe heldu ziren partida honetara (bi berdinketa) eta Iranek hiru puntu batu zituen Galesen aurka.

Yankiek argi zuten zer nahi zuten, eta ez zuten etsi irabaztetik zetorren eta Al Thumamako harmailetan presentzia nabarmena zuen Iran baten aurrean. Pulisicek 40.  minutuan sartutako gol bat nahikoa izan zuten final-zortzirenetan sartzeko. Chelseako aurrelariak min hartu zuen eta atsedenaldian ordezkatu egin behar izan zuten.

Fitxa teknikoa:

0 - Iran: Beiranvand; Rezaeian, M, Hosseini, Pouraliganji, Mohammadi (Karimi, 45+2); Ezatolahi, Noorollahi (Torabi, 70. min), Hajsafi (Jalali, 70. min) Ali Gholizadeh (Ansarifar, 77. min); Taremi eta Azmoun (Ghoddos, 46. min).

1 - Estatu Batuak: Turner; Dest (Moore, 80. min), Carter-Vickens, Ream, Robinson; Adams, Musah, McKennie (Acosta, 65. min); Pulisic (Aaronson, 46. min), Sargent (Wright, 76. min) eta Weah (Zimmerman, 80. min).

Gola: 1-0, 38. minutuan: Pulisic.

Epailea: Antonio Mateu Lahoz (ESP). Txartel horia atera die Adams (43. min) estatubatuarrari eta Hossein (77. min) eta Jalal (90+6. min) irandarrei.

Albisteak (4)

Informazio gehiago (1)