Fitxaketa
Osasunak Victor Muñoz fitxatu du datozen bost denboraldietarako
EITB
Futbolariak Kluben Munduko Txapelketan parte hartzea amaitu berri du Real Madrilekin, eta uztailaren 22an hasiko da lanean taldearekin.
Victor Muñoz. Argazkia: Osasuna.
Osasunak akordioa lortu du Real Madrilekin Victor Muñoz futbolaria hurrengo bost denboraldietarako fitxatzeko. Talde nafarrak 5.000.000 euro ordainduko ditu, eta horiei beste milioi bat gehitu dakieke jokalariaren kirol lorpenen arabera. Gainera, lehen hiru denboraldien amaieran, jokalaria berrerosteko aukera izango du Real Madrilek.
Futbolariak Kluben Munduko Txapelketan parte hartzea amaitu berri du, eta uztailaren 22an hasiko da lanean taldearekin.
Muñozek 21 urte ditu, eta erasoko hainbat posiziotan jokatu dezake, muturrean zein aurrean. Futbolaria Real Madril Gaztelarekin denboraldi ona egin ondoren iritsi da Osasunara, 11 gol eta 7 asistentzia lortu baitzituen aurreko denboraldian.