EA Sports Liga
Osasunak berandu erreakzionatu du Betisen aurka (2-0)
I. G. | EITB
Abderen eta Cuchoren golen ondorioz, Nafarroako taldeak garaipenik gabe jarraitzen du hirugarren jardunaldiz jarraian.
Abdek sartu du lehen gola. Argazkia: EFE
Osasunak 2-0 galdu du Betisen aurka igande honetan EA Sports Ligako 7. jardunaldiko partidan, Cartujan. Abderen eta Cuchoren golen ondorioz, Nafarroako taldeak nafarrak garaipenik gabe jarraitzen du hirugarren jardunaldiaz jarraian.
Partida berdinduta hasi da, jokoa zelai erdian zentratu da, eta ez da txinparta handirik izan.
Baina 19. minutuan, gorritxoen akats baten ondorioz Betisek aurrea hartu du markagailuan. Catenak ezin izan du Fornalsen eta Antonyren arteko jokaldia urrundu, Cuchok baloia atzeko lerroan jarri du, Herreraren irteerari erantzuteko, eta Abdek ate hutsik sartu du gola (1-0).
Eta Osasunaren beste akats batek eragin du etxekoen bigarren gola ere. Boyomok baloia du, eta Cuchoren oinetara iritsi da eta hark gola sartu du, Herrerak ezin izan du ezer egin (2-0).
Bigarren zatian Osasunak erabat aldatu du jokoa, askoz erasokorrago ibili da. Budimir izan da azken hasperenera arte partidari buelta ematen saiatu den taldearen gidaria, baina saiakerak ezerezean geratu dira eta markagailua ez da mugitu.