Hauteskundeak
Osasunak hauteskundeak deitu ditu azaroaren 23rako
EITB
Azaroaren 23an ohiko asanbladaren ostean ezohiko asanblada ospatuko da, honetan hauteskunde-batzordearen berriztatzeari ekingo dio talde nafarrak.
Luis Sabalza
Osasunak hauteskundeak deitu ditu azaroaren 23rako, egun berdinean ohiko asanblada bat izanen da, non taldearen kontuak eta aurrekontuak onartuko diren. Horren ostean, ezohiko asanblada ospatuko da, honetan hauteskunde-batzordearen berriztatzeari ekingo dio talde nafarrak.
Hautagaitzak azaroaren 22an aldarrikatuko dira eta bozketa berriz, hurrengo egunean, azaroaren 23an.