Itxi

Deialdia

Surinamek Sheraldo Becker deitu du, eta Osasunak Lucas Torro gabe entrenatu du

EITB

Leer en Castellano

Surinameko selekzioak munduko txapelketara sailkatu nahi du; orain, A multzoaren lehenengo postuan dago, sei punturekin. Beste alde batetik, Torrok astearte honetako entrenamendua galdu du.

Sheraldo Becker

Surinamek Sheraldo Becker deitu du munduko txapelketarako sailkapen historiko baten bila. Momentuz, A multzoko lehenengo postuan dago, sei punturekin, Panamak adina, eta Guatemalak baino puntu bat gehiago. Etenaldi honetan Surinamek El Salvadorren aurka jokatuko du, azaroaren 13an, eta, ondoren, Guatemalaren aurka, 19an.

Beste alde batetik, Sheraldok ezin izan die bere maila erakutsi Osasunako zaleei, izan ere, denboraldi honetan 82 minutu baino ez ditu jokatu, bost partidatan.

Bitartean, Osasunak entrenamenduekin jarraitzen du Carlos Tartieren jokatutako partidan lortutako puntuaren ostean. Oraingoan, Alessio Lisciren taldeak Lucas Torro gabe entrenatu du. Entrenatzaile italiarrak erdilari urugaiarra aldatu behar izan zuen 18. minutuan, ezkerreko orkatilan min hartu zuelako.

Torro zelaitik bere kabuz atera baldin bazen ere, oraindik ez dakite hurrengo larunbateko Sevillaren aurkako neurketarako prest egonen ote den. Horrela ez balitz, Iker Muñoz izanen da, seguruenik, haren ordezkoa, aurreko norgehiakoan bezala.