Errege Kopa
Ebro-Osasuna Kopako partida egun bat aurreratu dute, abenduaren 2ra
EITB
Partida abenduaren 3an jokatu behar zen, asteazkenean, Ibercaja Estadioan, eta, azkenean, egun bat lehenago jokatuko da: abenduaren 2an, asteartean, 19:00etan.
Sant Jordi eta Osasunaren arteko partida. Artxiboko argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) Osasunaren eta Ebroren arteko partidaren ordutegia aldatu duela jakinarazi du ostiral honetan.
Partida abenduaren 3an jokatu behar zen, asteazkenean, Ibercaja Estadioan, eta, azkenean, egun bat lehenago jokatuko da: abenduaren 2an, asteartean, 19:00etan.