Iruñera itzuliko da
Ricardok Osasunan jokatuko du denboraldia bukatu arte
Erredakzioa
Talde gorritxoak eta Madrilgo atezaianak akordioa sinatu dute, eta Ricardo Lopez Iruñera itzuliko da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osasunak eta Ricardo Lopez Felipe atezainak 2013ko ekainaren 30era arte akordioa sinatu dute, eta Madrilgo atezaina Iruñera itzuliko da. Asier Riesgok lesioa larri du, eta gorritxoek beste atezain bat fitxatzea erabaki dute.
Ricardok 41 urte ditu, eta Osasunan 2005-2006 denboralditik 2010-2011 denboraldira atezaina izan da. Beraz, madrildarra 'etxera' bueltatuko da.
Andres Fernandez Iruñeko taldeko atezain titularrak Ricardo asko estimatzen dutela onartu du, prentsaurrekoan.