Sportingek utzita
De Las Cuevasek Osasunan jokatuko du denboraldi amaierara arte
Erredakzioa
Talde gorritxoa Sportingekin akordiora iritsi da, eta jokalaria utzita egongo da Osasunan ekainara arte. Denboraldi bukeran, futbolaria erosteko aukera izango du talde nafarrak.
Miguel de las Cuevasek Osasunan jokatuko du denboraldi amaierara arte. Jokalaria Sportingetik utzita iritsiko da Iruñera, eta denboraldi amaieran erosteko aukera izango du Osasunak.
De Las Cuevas (1986an, Alakanten jaioa) Sportingen jokatzen ari zen, baina lehenago Herculesen eta Atletico Madrilen jokatutakoa da. Miguel de las Cuevasen aurkezpena ostiral honetan egingo da, eta jokalariak entrenamendua egingo du ostiral goizean bere taldekide berriak izango direnekin.