Salbaziogatik borrokan
Ruben: 'Deportivoren aurkako partida oso garrantzitsua da'
Erredakzioa
Osasunako defentsaren ustez, "ez da final bat, baina bolada onari ekiteko momentu egokia izan daiteke".
Ruben Gonzalez Osasunako defentsak igandean Deportivoren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du Taxoareko prentsa aretoan. "Igandeko partida oso garrantzitsua izango da", adierazi du Rubenek.
"Ez nuke finala dela esango, partida hau bukatuta beste hamazortzi geratzen baitira. Bolada on bati ekiteko momentu ona izan daitekeela uste dut", esan du Osasunako erdiko defentsak.
Defentsa galiziarrak 31 urte beteko ditu datorren urtarrilaren 29an, eta Osasunak 2013an jokatu dituen hiru partidetan hasieratik jokatuko du Rubenek. Denboraldian zehar beste hiru partida jokatu ditu Rubenek hasieratik: Kopan Sportingen aurkan jokatutako biak, eta Ligan Valladoliden aurka jokatutakoa. "Urte t'erdi daramat hemen, eta oso gutxi jokatu dudan arren, inoiz ez dut arazorik sortu, ez naiz kexatu", gaineratu du Rubenek.
Behealdean dauden taldeen artelo gol-averageak ez du Ruben kezkatzen: "Garrantzitsuena Deportivoren aurkako partida da, igandeko norgehiagoka. Irudi ona eman behar dugu eta hasieratik daukagun guztia eman".
Masoudek eta Torresek alta jaso dute
Roberto Torresek eta Masoudek alta jaso dute. Ricardo taldearekin entrenatu da, baina Timor eta Armenteros min hartuta daude.