Igandean, 12:00etan
Osasunak hiru puntuak behar ditu, aurkari zuzenaren aurka
Erredakzioa
Iruñeko taldeak Deportivo hartuko du Nafarroako Erresuman. Masoud eta Nano Jose Luis Mendilibarren deialdiko aurpegi berriak dira.
Osasunak Deportivoren aurka hasiko du BBVA Ligako bigarren itzulia, Nafarroako Erresuma estadioan. Mendilibarren mutilek Galiziako taldea sailkapenean gainditze dute helburu, Pacienciaren taldea azkenaurreko sailkatua baita.
Nafarroako taldeak 2-0 galdu zuen Riazorren, 2012ko abuztuan, eta Deportivo bai ala bai gainditu beharko du, salbaziorako aurrerapausoa emateko. Azkeneko zazpi neurketetan Osasunak soilik bi gol egin ditu, etxean, eta irabazteko maila hobea erakutsi beharko du.
Iruñeko taldeak bost gizon garrantzitsu galdu ditu partidarako: Oier Sanjurjo zigortuta; Timor, Sisi eta Riesgo lesionatuta; eta Annan, Afrikako Kopa jokatzen ari dela.
Real Madrilen aurka jokatu zuten defentsak egongo dira hasierako hamaikakoan, baina Mendilibarrek erdilariak aldatu egin beharko ditu. Manuel Onwu eta Roberto Torres deialditik at gelditu dira, Masouden eta Nanoren ordez.
Raoul Loek Oierren postuan joka dezake, hasierako hamaikakoan, eta Miguel De las Cuevasek Armenterosen ordez.