Betis-Osasuna
Marc Bertran: 'Betis merezi duelako dago sailkapenaren goialdean'
Erredakzioa
Athleticen aurka galdu arren, taldea ondo eta lasai dagoela adierazi du Osasunako jokalariak. Derbiak sentsazio onak uzti dizkio talde gorritxoari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osasunako Marc Bertran izan da protagonista Taxoareko prentsa arteoan asteazken honetan. Betis izango du aurkari Osasunak ostiral honetan (21:30ean), eta talde andaluziarraren aurkako partida oso gogorra izango dela uste du.
"Betis sailkapenaren goialdean badago, ondo jokatzen ari delako da. Oso ondo jokatzen ari dira, eta jende ona dute aurrealdean. Zaila izango da", esan du Marc Bertranek.
Benito Villamarinen jokatu du Osasunak Betisen aurka. Talde andaluziarra bolada onean dago, eta gorritxoek gogotik egin beharko dute lan emaitza on bat lortzeko. "Edozein gauzatarako prest egon behar gara. Bolada onean daude, eta horrek arriskutsu bilakatzen ditu. Baina gure aukerak izango ditugu, egin beharrekoa ondo egiten badugu", azpimarratu du Marc Bertranek.
Talde gorritxoak Athleticen aurkako derbia galdu zuen, baina jokalariak "sentsazio onekin" daudela esan du Marc Bertranek, eta Osasunak ondo jokatu zuela uste du. Osasuna salbazioa lortzeko lehian dago, eta Bertranek dioenez, "gu baino beherago dauden taldeek garaipenik lortzen ez badute, askoz hobeto".