Belaunean mina
Nino, baja azken bi partidetan
Erredakzioa
Bestalde, Patxi Puñal taldera itzuliko da partida bateko zigorra bete eta gero, eta Damia Abella ere jokatzeko prest egon liteke.
Juan Francisco Martinez "Nino" Osasunako jokalariak ezin izango ditu liga bukatzeko geratzen diren bi partidak jokatu (Sevillaren eta Real Madrilen aurka). Gorritxoak min hartu zuen Granadaren aurkako neurketan, eta lesioa dauka belaunean.
Nano ere baja izango da, Los Carmesenen txartel gorria erakutsi baitzion epaileak. Gaitera, Manuel Ortiz "Lolo", Anthony Annan, Sisinio Gonzalez "Sisi" eta Miguel Flaño jokalariek lesionatuta jarraitzen dute.
Bestalde, Patxi Puñal taldera itzuliko da partida bateko zigorra bete eta gero, eta Damia Abella ere jokatzeko prest egon liteke.