Itxi

2013-2014

Osasunaren abonuak, Ligako merkeenetarikoak

Erredakzioa

Iruñeko taldeak aurkeztu egin ditu 2013-2014 denboraldirako bazkideentzako prezioak. Abonuen prezioak %15a jaitsiko dira.

Osasuna. Argazkia: EFE

Osasunak 2013-2014 denboraldirako bazkide berriak hartzeko eta berritzeko kanpaina aurkeztu du, eta Iruñeko klubak abonuen prezioak %15a jaitsiko dituztela kaleratu du. Horrela, Osasunaren abonu berriak BBVA Ligako merkeenen artean egongo dira.

Jose Luis Roldan zuzendaritzako bozeramaileak krisi garaian "esfortzu handia" egingo dutela azaldu du. Horrela, bazkideek euren abonuak mantendu ahal izango dituzte datorren denboraldian.

2012-2013 denboraldian Ligako seigarren abonu merkeena izan ditu Osasunak, eta %15eko jaitsierarekin BBVA Ligako hirugarren merkeenak izango dira. Gainera, finantzaketarako era ezberdinak mantenduko dituzte, eta helburua pasa den denboraldiko 14.000 abonatuetara heltzea izango dela azaldu dute.

Abonuek Errege Kopako aurreneko kanporaketa abrne izango dute, baina "klubari laguntzeko bi egunak" mantenduko dira. Real Madrilen eta Bartzelonaren aurka izan beharrean, neurketa horiek Athleticen eta Realaren aurka izango dira.

Albisteak (2)