Itxi

Ostiralean, Anoetan

De las Cuevas baja izango da Athleticen aurkako derbirako

Erredakzioa

Osasunak ostiral honetan zuri-gorrien aurka jokatuko du Anoetan, eta talde gorritxoak sei baja garrantzitsu izango ditu.

De las Cuevas Twenteren aurka denboraldi-aurrean jokatutako partidan. Argazkia: EFE

Miguel De Las Cuevas baja izango da Osasunak Athleticen aurka ostiralean Anoetan jokatu duen derbirako. Alakanteko jokalaria min hartuta dago, eta talde gorritxoak partida honetarako izango duen seigarren baja da.

Asteartean baieztatu zen Osasunak Alvaro Cejudoren baja izango zuela datorren ostiralerako, eta gaur De las Cuevasena gehitu zaio. Bi jokalari hauek hasierako hamaikakoan izan ziren Granadaren aurka jokatutako partidan, beraz, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak aldaketak egin beharko ditu hegaletan.

Miguel Flaño, Eneko Satrustegui, Manuel Ortiz "Lolo" eta Juan Francisco Martinez "Nino" dira Osasunak dituen beste lau bajak. Mendilibarrek albiste on bat dauka ostiralerako: 'Gato' Silva jokatzeko prest egongo da. Lehen jardunaldian Silvak ezin izan zuen jokatu.

Albisteak (3)