Vila-realen aurka, gaur
Mendilibar: 'Topera ateratzeko mentalizatuta gaude'
Erredakzioa
"Ezin dugu 10 minututan oso ondo jokatu eta horregatik oso onak garela pentsatu. Hil arte borrokan jarraitu behar dugu", esan du Osasunako entrenatzaileak.
Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzailearen arabera, "hasieratik topera ateratzeko mentalizatuta" daude, gaur, 23:00etatik aurrera, Vila-realen aurka jokatuko duten liga partidan.
Gorritxoek ezinbestekoa dute garaipena lortzea, aurreko bi jardunaldietan Granadaren eta Athleticen aurka galdu ostean.
Mendilibarren ustez, taldeak ezin du 10 minututan oso ondo jokatu eta horregatik oso onak garela pentsatu. Hil arte borrokan jarraitu behar dugu", esan du Osasunako entrenatzaileak.
Esaerak esaten duenari kasu egin eta hirugarrenean garaipena lortuko duten ala ez galdetu diotenean, entrenatzaile bizkaitarrak erantzun argia eman du: "esaerek ez dituzte partidak irabazten, hori gure eginbeharra da".