Itxi

Emaitza kaskarrak

Osasunak Mendilibar entrenatzaile kargutik kendu du

Erredakzioa

Iruñeko taldeko zuzendaritzak aho batez erabaki du teknikari bizkaitarra kargutik kentzea. Osasunak ez du erabaki oraindik entrenatzaile berria nor izango den.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Miguel Archanco Osasunako presidenteak eta zuzendaritzak aho batez erabaki dute Jose Luis Mendilibar entrenatzaile kargutik kentzea. Bizkaiko prestatzaileak hiru denboraldi Iruñean eman ondoren gorritxoen aulkia utziko du.

Osasunak ez du oraindik Mendilibar ordezkatzeko beste entrenatzaile bat aurkitu, baina esku artean lau izen dituztela onartu du Archancok. Entrenatzaile berriak "gaztea, konprometitua eta jokalari gazteekin jokatzen dakien bat" izan beharko du.

Granadaren eta Athleticen aurka porrot mingarriak jaso ondoren, Vila-realen kontrako neurketa hil edo bizikoa zen Mendilibarrentzat. Laugarren jardunaldira arte zuzendaritzaren konfiantza zuela zirudien, baina Sadarren jasotako 0-3koa erabakigarria izan da.

Gorritxoek oso itxura kaskarra eman zuten berdegunean, eta Zaldibarreko entrenatzaileak zaleen txistuak entzun behar izan zituen. Partidaren ostean, Mendilibarrek Osasunan jarraituko zuela esan zuen Miguel Archancok, baina gaur kargutik kendu dute.

Albisteak (2)

Bideoak (1)