Agur esan du
Mendilibar: 'Zuzendaritzak hartu du erabakia eta onartzen dut'
Erredakzioa
Bizkaiko entrenatzaileak Osasunako jokalariak eta langileak agurtu ditu. Talde gorritxoan 'oso gustura' egon dela onartu du, prentsaurrekoan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Jose Luis Mendilibar entrenatzaile kargutik kendu du Osasunak, eta bizkaitarrak horrelako egoerak "bizilegea" direla adierazi du. Guztia oso azkar gertatu dela adierazi du, eta hirugarren jardunaldian taldetik at gelditzea ez duela ondo ulertzen ere esan du.
Mendilibarrek Iruñeko taldeko jokalariei eta langileei eskerrak eman nahi izan dizkie, eta bertako lagunak agurtu ditu.
"Azkar gertatu zen, eseri aurretik esan zidaten", azaldu du Zaldibarrekoak. "Ez da azalpen askorik behar. Gauzak horrela dira", esan du.
Bizkaiko prestatzailea 2011an heldu zen Nafarroako taldera, eta "ahal izan dena" egin dela adierazi du. "Guk guztia eman dugu", aitortu du Jose Luis Mendilibarrek.
"Guk ez jarraitzea kolpe gogorra izan da jokalarientzat", azaldu du entrenatzaileak. Hala ere, ligako aurreneko hiru partidak galdu ondoren, aurrera egin behar dutela esan die Mendilibarrek.