Itxi

Igandean Getaferen aurka

Osasunak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du

Erredakzioa

Javi Graciak debuta egingo du igande honetan Getaferen aurka. Alfonso Perez Coliseumean jokatuko da partida, 17:00etan.

Javi Gracia Osasunaren entrenamendua zuzentzen. Argazkia: EFE

Osasunak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du igande honetan Getaferen aurka. Javi Graciak debuta egingo du Alfonso Perez Coliseumean, eta gorritxoen helburua bolada txarrari amaiera ematea izango da.

Getafe ere ez dago momentu onean. Madrileko taldeak puntu bakarra eskuratu du lehen hiru jardunaldietan, eta bertako prentsak Luis Garcia Plaza entrenatzailearen jarraipena kolokan dagoela esaten du.

Javi Graciak bere lehen deialdia eskaini du. Joan Oriol eta Satrustegui deialditik at geratu dira, eta talde gorritxoko entrenatzaileak min hartuta dauden Nino, Miguel Flaño, Echaide eta De las Cuevas jokalarien bajak izango ditu.

Hauek da Javi Graciak Getaferen aurkako partidarako deialdian sartu dituen jokalariak: Andres Fernandez eta Riesgo; Marc Bertran, Arribas, Oier, Loties , Damia; Puñal, Lolo, Armenteros, Sisi, Cejudo, Silva, Roberto Torres, Loe; Ariel Nuñez, Manu Onwu eta Oriol Riera.

Ustezko hamaikakoak:

Getafe: Moya; Valera, Lisandro, Alexis, Roberto Lago; Borja, Michel; Pedro Leon, Sarabia, Diego Castro; Miku edo Colunga.

Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Oier, Arribas, Bertran; Puñal, Silva; Sisi, Roberto Torres, Armenteros; eta Oriol Riera.

Epailea: Mateu Lahoz.

Zelaia: Coliseum Alfonso Perez.

Ordua: 17:00etan.

Albisteak (3)