Itxi

Ohiko Batzar Nagusia

Bazkideek 2013-2014 denboraldirako aurrekontuak onartu dituzte

Erredakzioa

Osasunako bazkide konpromisarioek 30.600.000 euroko aurrekontua onartu dute denboraldi honetarako.

Osasunaren Ohiko Batzar Nagusiko irudia. Argazkia: EFE

Osasunako bazkideek 30.600.000 euroko aurrekontua onartu zuten 2013-2014. denboraldirako, astelehenean NH Park Iruña hotelean egindako Bazkide Konpromisarioen Ohiko Batzar Nagusian.

Bazkideek, 2012-2013. denboraldiko memoria, balantzea eta kontuak onartu zituzten, aldeko 125 botorekin, aurkako 97 botorekin, eta 26 abstentziorekin. Denboraldiak 3.107.132 euroko superabita izan zuen. Ondoren, bazkideek 2013-2014. denboraldirako 30.600.000 euroko aurrekontua onartu zuten, aldeko 139 botorekin, kontrako 80 botorekin, eta 16 abstentziorekin.

Miguel Archancok zuzentzen duen Zuzendaritza Batzordeak aurrera atera zuen Ohiko Batzar Nagusia, baina ez zen batzar erosoa izan talde gorritxoko presidentearentzat.

Albisteak (3)