Itxi

Sadarren

Osasunak ondo eutsi dio Bartzelonari (0-0)

J.B.

Nafarroako taldeak urrezko puntua lortu du Iruñean, iragan denboraldiko txapeldunaren aurka. Javi Graciaren gizonek ederki defendatu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunak puntu oso garrantzitsua eskuratu du etxean Bartzelona indartsuaren kontra (0-0). Javi Graciaren taldeak norgehiagoka borobila jokatu du defentsan, eta Barçak denboraldiko aurreneko bi puntuak galdu ditu, Sadarren.

Bartzelona nagusi izan da lehenengo zatian, baina ‘Tata’ Martinoren gizonek ezin izan dute gol aukera argirik sortu. Sisik lesionatuta utzi behar izan du berdegunea, eta bere ordez Manu Onwu zelairatu du Javi Graciak. Osasunak ondo defendatu du, eta Bartzelonak ez du bere ohiko jokoa egin zelai erdian. Xavi eta Iniesta desagertuta egon dira, eta gorritxoek aurpegia eman dute.

Iniestak bi saiakera egin ditu area kanpotik, baina Albaceteko jokalariak kanpora bidali du baloia bi jaurtiketetan. Kataluniako taldearen aukerarik onena 43. Minutuan heldu da. Bartrak gogor erremnatatu du buruarekin, baina baloia langa gainetik kanpora joan da. Nafarroako taldeak ez du ia aukerarik sortu aurreneko zatian.

Atsedenaldiaren ostean Martinoren gizonek arrisku gehiago sortu dute, eta Andres Fernandezek adi egon behar izan du ate azpian. Cesc Fabregasek neurketako abagunerik onena izan du, 60. minutuan, baina Barçako jokalariak baloia gora bidali du, Andres Fernandezen gainetik.

Messirekin erritmoa bizitu egin du Bartzelonak, baina Argentinako izarrak ezin izan du Osasunaren defentsa gainditu. Gorritxoek ederki defendatu dute, eta kontraerasoa bilatu dute. Hala ere blaugranek ondo ebaki dituzte Javi Graciaren gizonen erasoak. Azkenean, Iruñeko taldeak urrezko puntua lortu du BBVA Ligako liderraren contra.

 

- Fitxa teknikoa:

0 - C.A. Osasuna: Andres Fernandez, Marc Bertran, Loties, Arribas, Damia, Silva, Lolo, Sisi (Manuel, 5. minutuan), Roberto Torres, De las Cuevas (Oier Sanjurjo, 80. minutuan) eta Oriol Riera (Puñal, 67. minutuan).

0 - FC Bartzelona: Valdes, Montoya, Bartra, Puyol, Adriano, Busquets, Xavi (Messi, 67. minutuan), Iniesta, Cesc, Pedro (Tello, 75. minutuan) eta Neymar.

Albisteak (2)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)